Azpeitiko Ardo Egunarekin egin zuten larunbatean, Euskal Herriko Txorizo Egosi Lehiaketa, eta hemezortzi harategik parte hartu zuten lehian. Tolosako Miren harategikoa izan zen txorizorik onena, 30 puntu bilduta. Bigarren egin zuen Donostiako Maialen Okela harategiak (29 puntu), eta hirugarren saria ere Donostiara eraman zuten Arteaga harategikoek (28 puntu).