Bihar irekiko dute Arrameleko biribilgunea eta zubia

17:00etatik aurrera berriro irekiko dute eremu horretako trafiko guztia eta zubiko bi noranzkoak. 

Bihar 17:00etarako prest egongo da Arrameleko behin betiko biribilgunea. Azken bi asteetan, trafiko mugimenduak mugatu dituzte biribilgunearen inguruan, eta horrek zenbait aldaketa ere eragin ditu autobus zerbitzuan. Alabaina, lanak aurreikusi baino lehenago amaituko dituzte, eta bihar arratsaldean irekiko dute Arramaleko biribilgunea eta zubia.

Era berean, Zumarditxikiaren aldamenean dagoen Santa Klarako autobus geralekua martxan izango da berriro, Rondilla kalekoaren ordez. Hurrengo egunetan, mozketaren bat egon daiteke, baina puntuala izango da, lan txikiagoak egiteko; hala nola, farolak jartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!