Topic Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren bilduman pieza berria gehitu dute: Sam Ortí animatzaile valentziarrak Pos eso (2014) filmerako sortutako stop motion teknika bidezko pieza bat. Hain justu, sortzaileak eta Conflictivos productions ekoiztetxeak Tolosako zentroari eman diote dohaintzan.
Pieza hori Donostia Kulturak eta Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Asteak antolatutako Gabinete de curiosidades, monstruos y máquinas erakusketako irudietako bat da; erakusketa Okendo kultur etxean egon da ikusgai irailaren 16tik azaroaren 4ra bitarte.
Bada, dohaintzarekin eskertuta daude Topic-eko arduradunak, eta herritarrek bertatik bertara ikusi dezaten museoa doan bisitatzeko aukera izango da bihar.
