Larunbatean, hilak 7, Hodeiertz eta Durangoko Doinu Zahar abesbatzen emanaldia izango da San Frantzisko elizan, 19:30etik aurrera. Kontzertua Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak sustatzen duen truke proiektuaren barruan emango dute, eta tolosarrak martxoan joango dira Durangora.
Larunbateko emanaldian Hodeiertz abesbatzak Ave verum, Neure maitena, Txori erresiñoula, eta Hiru txito abestiak kantatuko ditu, eta Doinu Zahar abesbatzak, berriz, Angelis suis Deus, Taaveti laul nr 104, Mni son inimene, Graduale, Ave Maria, Kuulmata kuskil kumiseb kodu, Schein uns du liebe Sonne, Pápainé, Tikus Tikus, Baserritarra eta Nahi zuya yin. Elkarrekin ere kantatuko dute, Muusika eta Horra hor goiko abestiak, hain justu.
Doinu Zahar kamera abesbatza 1982. urtean sortu zuten; 1985 eta 2014 urteen artean Jose Luis Ormazabalek zuzendu zuen, eta haren ondotik, Jesus Egigurenek eta Laura Nardik hartu zuten egiteko hori 2018a arte. Ordutik, Urko Sangroniz da zuzendaria.