Osoki ikastolako Osasun Dokumentazio eta Administrazio Sanitarioko Goi Mailako zikloko ikasleak ikasturte hasieratik dabiltza euren ikasgaiari lotutako beharrak identifikatu, eta materiala prestatzen. Ondorioztatu dute, 55 urtetik gorako hainbat herritarrek Osakidetzako Osasun Karpeta erabiltzeko laguntza behar dutela, eta proiektua garatu dute. BideTik izena jarri diote, eta 55 urtetik gorako herritarrek ez ezik, gazteagoek ere izango dute erabiltzeko aukera. Azarotik otsailera asteazkenero egongo dira 09:00etatik 11:00etara, Tolosako Osasun Zentroko sarreran laguntza emateko. Honi esker, herritarrek Osasun Karpetan sartzen, analitika klinikoen emaitzak jasotzen, erradiografien txostenak eskatu eta kontsultatzen, edo txosten medikuak eskuratzen ikasiko dute.
Azaroaren 18an abiaraziko dute zerbitzua, eta azken saioa maiatzaren 26an egingo dute. Asteazkenero lau ikasle egongo dira zerbitzua eskaintzen, eta herritar bakoitzarekin 30 minutuz ariko dira. Baldintza bakarra dago: BakQ izatea eta txanda aurrez eskatzea. Hitzordua eskatzeko anbulatorioko harreran jakinarazi beharko da.