Ekitaldi ugari izango dituzte Amarotzen ostiralera bitarte

Amarozko Auzoetxea.

Kultur Astea izango dute Amarotz auzoan gaurtik ostiralera bitarte.

Gaur hasiko dituzte ekitaldiak Amarozko Auzoetxean. 19:00etan, Tolosako argazki zaharren proiekzioa egingo dute Enrique Ardanazen laguntzarekin. Bihar, ordu eta leku berean, mendizaletasunari buruzko hitzaldia eskainiko dute Unai Ugartemendiak eta Jokin Lizeagak. Amaitzeko, ostiralean, kalejira bat egingo dute 19:30ean, eta ondoren bertso-afaria izango dute Nerea Elustondo eta Andoni Egañarekin, Auzoetxean bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!