Britaniarrek irabazi dute Tolosako 57. Abesbatza Lehiaketa

Erresuma Batuko abesbatzak polifoniako lehen saria eta Kutxa Sari Nagusia eskuratu ditu, eta 2027an Areezon egingo den Europako Abesbatza Sari Nagusirako izendapena lortu du.

Tolosako 57. Abesbatza Lehiaketa finala ospatu dute goizean Tolosako Leidor aretoan, eta dagoeneko aurtengo edizioak baditu irabazleak. The Epiphoni Consort abesbatza britainiarrak eskuratu du Kutxa Saria, lehiaketako sari nagusia, eta 2027an Italian, Areezon, ospatuko den Europako Abesbatza Sari Nagusian parte hartzeko izendapena ere jaso du.

Ganbera abesbatzen polifonia kategorian ere nabarmendu da Erresuma Batuko taldea, lehen saria lortuta. Kategoria horretan, bigarren postua Esloveniako Ljubljanako Unibertsitateko Academic Choir Tone Tomšič abesbatzak eskuratu du, eta hirugarrena Letoniako Mixed Choir Juventusek.

Folklorearen kategorian, berriz, lehen saria berdinketan banatu dute britaniarrek eta esloveniarrek. Bigarren saria letoniarrei eman diote, eta hirugarrena Indonesiako Vox Angelica Choir abesbatzak eraman du.

Haurren abesbatzen kategorian, Kajetán Children's Opera Choir txekiarrak irabazi du lehen saria. Indonesiako Saint Angela Choir taldeak bigarren saria eskuratu du, eta Pequeñas Voces de la Alhambra Granadako abesbatzak hirugarrena.

Bestalde, ikusleen saria Esloveniako Ljubljanako Unibertsitateko Academic Choir Tone Tomšič abesbatzak jaso du. Euskal Gobernuaren saria, euskal abesti baten interpretazio onenari ematen zaiona, Pequeñas Voces de la Alhambrarentzat izan da, Josu Elberdinek konposatutako Besarkatu ninduzun obraren interpretazioagatik.

SAILKAPENAK

  • HAUR ABESBATZAK
    • Lehen saria: Kajetán Children's Opera Choir (Txekia).
    • Bigarren saria: Saint Angela Choir (Indonesia).
    • Hirugarren saria: Pequeñas Voces de la Alhambra (Granada, Espainia).
  • GANBERA ABESBATZAK – POLIFONIA
    • Lehen saria: The Epiphoni Consort (Erresuma Batua).
    • Bigarren saria: Academic Choir Tone Tomšič, Ljubljanako Unibertsitatea (Eslovenia).
    • Hirugarren saria: Mixed Choir Juventus (Letonia).
  • GANBERA ABESBATZAK – FOLKLOREA
    • Lehen saria (berdinketa): Academic Choir Tone Tomšič (Eslovenia) eta The Epiphoni Consort (Erresuma Batua).
    • Bigarren saria: Mixed Choir Juventus (Letonia).
    • Hirugarren saria: Vox Angelica Choir (Indonesia).
  • BESTE SARI BATZUK
    • Kutxa Sari Nagusia: The Epiphoni Consort (Erresuma Batua).
    • Publikoaren saria: Academic Choir Tone Tomšič, Ljubljanako Unibertsitatea (Eslovenia).
    • Eusko Jaurlaritzaren saria, euskal abesti baten interpretazio onenari: Pequeñas Voces de la Alhambra (Granada, Espainia), Josu Elberdinen Besarkatu ninduzun obra interpretatzeagatik.
    • 2027ko Europako Abesbatza Sari Nagusirako izendapena: The Epiphoni Consort (Erresuma Batua). Lehiaketa Arezzon (Italia) egingo da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!