Bigarren aldiz Dotore Eguna egin dute gaur Tolosan. Norberak etxean dituen arropa dotoreenak janztea eta jai egunaz goatzea izan da proposamena, eta herritar askok erantzun diote.
Iraunkorrak txarangarekin kalez kale ibili ondoren, Berdura plazan egin dute bazkal aurreko brindisa. Gero bazkari herrikoian bildu dira; 173 lagunek eman dute izena gaurko bazkarian.
Arratsaldean magoak eta sorpresak izango dira. Iluntzerako txarangarekin eta DJekin osatuko dute festa.