Tren istripu bat gertatu da gaur goizean Espainia erdialdean, Urdan (Gaztela-Mantxa). Bi trenek elkar jo dute Madril eta Sevilla arteko abiadura handiko trenbidean, eta Gaztela Mantxako erkidegoak adierazi du hildakoak gutxienez 68 direla. Azken jakinarazpen ofizialek diotenez, 58 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik hamabost, larri. Azken urteetan Espainian gertatu den tren istripu larriena da.
Tolosako Udalak bat egin du EUDELek Urdako tren istripu larriko biktimen omenez eta hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari elkartasuna adierazteko egindako deialdiarekin, eta gaur, 20:00etan, minutu bateko isiluneko elkarretaratzea egingo dute Plaza Zaharrean, udaletxe aurrean.