Tolosaldeko ospitale publikoa

Elkarretaratzea osasungintza publikoaren alde

Asuncion Klinikako langileek deituta elkarretaratzea egin dute Tolosako Euskal Herria plazan, % 100 publikoa eta zerbitzu guztiak eskainiko dituen osasungintzaren alde eta Asuncion Klinikako langileen subrogazioarekin exijituz.

Klinikako enpresa batzordean ordezkaritza duten sindikatuek, LABek eta ELAk, deitu dute elkarretaratzea. Hain justu, Uzturre Foroak antolatuta, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Topic-en hitzaldia eman behar zuela baliatuta egin dute protesta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!