Artzaintza erdigunean jarrita egin dute azoka Bedaion

Postuak auzoko frontoian izan dira, eta horietan ez dute hutsik egin bertako eta garaiko produktuak nahiz artisauen lanak.

Goizean, Bedaioko Azoka Berezia egin dute auzoko frontoian. Aurtengo gaia artzaintza izan da, eta azoka osatu duten postuetan ez dute hutsik egin bertako eta garaiko produktuak nahiz artisauen lanak: ogiak, barazki freskoak, haragia, postreak, gazta, eztia, gaztaina erreak, taloak, ukenduak, olio naturalak, puntuzko eskulanak, eskuz egindako bitxiak eta pilotak. Produktuak erosteaz gainera, artzaintzarekin lotutako tresnak ikusteko aukera izan dute azokara gerturatu direnak, eta ohi moduan, animalien erakusketa ere egin dute baserritarrek. Mondejuaz gainera, talo postua ere izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!