Eguraldi ona aprobetxatuz, eskualdeko mendiak eta txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute goizean hainbat txirrindulari. Izan ere, Tolosako Olarrain auzoko Abraham Olano Taldeak antolatuta, 35. aldiz egin dute txirrindulari anoetarraren omenez egiten den mendi bizikleta zeharkaldi herrikoia. Auzoko festen barruan antolatu dute proba, eta aurten ere parte hartze zabala izan da.
09:30ean atera dira partaideak auzotik, eta Tolosan itzuli bat eman ondoren, Korteta landa turismoaren ondotik ia Urkizu auzoraino joan dira. Handik Dama Iturrira jaitsiko dira, eta Korteta ondotik berriro igaro eta gero, Albizturrera joango dira. Puntu horretan partaideak bi taldetan banatuko dira, bi ibilbide izan baitituzte aukeran; batetik, Bidania-Goiatz ingurura joan, Urkizutik Herniora doan pistara iritsi arte, eta Urkizura jaistea; eta bestetik, Albizturtik zuzenean Urkizura igotzea.