Haur eta gaztetxoek izan dute protagonismoa atzoko festen hasieraren ondoren. Larramendiko plazan bildu dira haur eta nerabeak kultur eta kirol ekintzetan. Umeenak mahaiaren bueltan eseri dira, gurasoak ondoan zituztela, eskulanetan eta aurpegiak margotzen. Adinean apurtxo bat helduagoak zirenak bestalde, kirolari ekin diote: 3x3 futbol txapelketa eta ping-pong txapelketa. Ikusle ugari bildu dira gaztetxoenei begira.
Barrakak, txoznak, karpa dena prest du Larramendik bertakoak eta bisitariak bere festan hartzeko.Izan ere, festek oraindik badute zer eskaini eta auzo bazkariaren ondoren zertaz gozatu izango dute Larramendiko auzotarrek:
Gaur, larunbata
- 10:00. Dultzaineroak.
- 11:00. Haur jolasak, 3x3 futbola, ping-pong...
- 14:00. Auzoko bazkaria.
- 17:00. Tonbola zitala Alex Padillak girotuta.
- 17:00. Mus txapelketa Plan Bn.
- 19:30. DJ Meyd.
- 21:30. Afaria.
- 23:00. DJ Meyd.
- 03:00. Parranderoen argazkia.
Bihar, igandea
- 10:30. Tortilla patata lehiaketa.
- 11:00. Haurrentzako bizikleta ginkana.
- 12:00. Utergako erraldoiak eta txistulariak.