Igandean ospatuko dituzte Olarrain auzoko jaiak

Tolosaldeko Ataria

Abraham Olano Mendi Bizikleta Trabesiaren artxiboko irudia.

Lagun Artean elkarteak antolatu ditu jaiak.

Olarrain auzoko jaiak ospatuko dituzte igandean, urriak 25. Lagun Artean elkarteak antolatu ohi ditu eta hiru ekitaldi izango dira. 09:30ean XXXV. Abraham Olano Mendi Bizikleta Trabesia Herrikoia egingo dute, 12:00etan hamaiketakoa eta umeentzat jolasak izango dituzte, eta eguna bertsolariek eta trikitilariek alaitutako bazkari batekin amaituko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!