Imanol Pradales lehendakaria izango da Tolosan, Uzturre Foroaren eskutik

Tolosaldeko Ataria

Imanol Pradales lehendakariak Tolosako Zerkausian bisitatu zituen uztailean Euskarabentura eta Gaztemundu Ateak Ireki ekimenak. J.A.D.

Imanol Pradales lehendakaria izango da Uzturre Foroaren hurrengo gonbidatua. Hitzordua urriaren 27an, asteartean, izango da Tolosako Topic-en, 18:30ean. Sarrera doako da, eta lekua bete arte aretora sartzeko aukera egongo da.

Euskadiren erronkak eta lehentasunak izenburuko solasaldia eskainiko du Pradalesek Jaime Otamendi eta Aintzane Bolinaga kazetariek lagunduta.

Hitzorduaren helburua «gaur egungo egoeraren gakoak ulertzean euskal gizartean duten eragina aztertzea eta Euskadik zein zein helburutan jarri behar  duen arreta antzematea». Hari horri tiraka, Uzturre Foroaren esanetan, hitzaldia uda aurretik lotuta bazegoen ere, «hauteskundeetarako deialdi berriak, interes eta gaurkotasun handiagoa eman diote ekitaldiari».

Uzturre Foroaren ekitaldi guztietan ohikoa den moduan, bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte saioaren hasieran banatuko diren txartelen bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!