Hernanin fusilatutakoak gogoratu dituzte

Tolosaldeko Ataria

1936ko urriaren 17an soldadu frankistek hainbat preso fusilatu zituzten Hernanin, tartean Jose Ariztimuño 'Aitzol' apaiz tolosarra. Guztiak gogoan izan dituzte Hernanin egindako ekitaldian.

Hernanikoa II. Errepublikaren kontra altxa zirenek Gipuzkoan 36ko udazkenean egindako sarraski handienetakoa izan zen. Iraila eta azaroa bitartean, bertan 200 pertsona inguru fusilatu eta dokumentatu gabe lurperatu zituzten, gehienak Ondarretako kartzelan zeuden presoak. Bada, tartean zen Aitzol apaiz tolosarra.

Aurten 90 urte betetzen dira erailketa horietatik eta Hernaniko Udalak ekitaldia egin zuen atzo, 90 urte: ahanzturatik memoriara zikloari bukaera emanez. Carlos Lopez de Ceballos eskultoreak 2006an egindako Argi-horma eskulturaren aurrean egin zuten ekitaldia, eta bertan justizia eta duintasuna aldarrikatu zuten desagertutako pertsonentzat eta haien familia eta senideentzat. Lopez de Ceballos bera frankistek desagerrarazitakoen biloba da.

Biktimen eta fusilatuen senideekin batera, fusilatuen herrietako udal-ordezkariak izan ziren, tartean, Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkatea. Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta memoria historikoa lantzen duten elkarte eta taldeetako ordezkariak ere han izan ziren, eta baita herritar ugari ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!