Muy de nicho 2 taldeak irabazi du 3x3 Bolei Txapelketa Mistoa

Tolosaldeko Ataria

San Esteban auzoko XXXVIII. Kultur Astearen barruan, Tolobolei klubak antolatutako txapelketaren edizio berri bat egin dute Ferialekuan; 14 taldek parte hartu dute giro ona nagusitu den lehiaketan.

Urtero moduan, Tolosako Tolobolei boleiboleko klubak antolatuta, 3x3 Bolei Txapelketa Mistoa jokatu zuten larunbatean, Ferialekuan. San Esteban auzoko XXXVIII. Kultur Asteko ekitaldietako bat izan zen, eta 14 taldek parte hartu zuten giro ona nagusitu zen txapelketan.

Honako talde hauek osatu zuten podiuma:

  1. Muy de nicho 2: Eneko Etxabe, Socrates Ela eta Agnieszka Andrzejewska.
  2. Ale: Amaia eta Eneko Mitxelena eta Felipe Arias.
  3. Aitona Larre eta bere bilobak: Manex Olasagasti, Eñaut Aiertza, Ane Gorostegi eta Mikel Larrea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!