Santa Maria parrokian ikurrina jarri zutenekoa gogoan

Tolosaldeko Ataria

Tolosako Lizardi elkarteak 1976. urtean Santa Maria parrokian ikurrina jarri zutenekoa ardatz izango duen hitzaldi antolatu du.

1976an, ikurrina oraindik debekatuta zegoen. Gau batean, herriko gazte abertzale talde batek, ezkutuan eta inork ikusi gabe, elizako eskaileretatik gora egin eta Santa Maria parrokiko kanpandorreraino igotzea lortu zuen, bertan ikurrina zintzilikatuz. Hurrengo goizean, Guardia Zibilak eta herriko agintariek berehala kendu nahi izan bazuten ere, ikurrinak egun bat baino gehiago eman zuen goian zintzilik.

Hura gogoratzeko hitzaldia antolatu du Lizardi elkarteak. Urriaren 22an izango da, Tolosako kultur etxean 19:00etan, eta Jesus Mari Agirre Mauleon izango da hizlaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!