2026/11/14 09:59 - 21:30
Goizean. Elkartasun-merkatu palestinarra: postuak bertako produktuekin, tailerrak, janaria, bilgunea, Zananna murgiltze-instalazioa…Trianguloan.
Goizean. Musika eta elkartasuna Tolosako kaleetan zehar: Herriko musika talde eta kantariak Tolosako kaleetan ibiliko dira palestinar herriaren omenez.
Partaideak: Udaberri dantza taldeko dantzari eta musikariak, herriko txistulariak, Isidro Larrañaga musika-eskolako trikitilariak, Hodeiertz abesbatza,…
13:00. Musikari eta herritarrak elkartu, eta sokadantzaren bidez, elkartasuna adieraziko zaio herri palestinarrari. Plaza Zaharrean.
21:30. Afari solidarioa palestinar eta euskal sukaldaritza uztartuz. Fronton jatetxean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?