Espainiako gorteetarako hauteskundeak 2026

Jose Ignacio Asensio izango da PSE-EEren Gipuzkoako zerrendako bigarrena Espainiako hauteskundeetan

Tolosaldeko Ataria

Azaroaren 29ko Espainiako gorteetarako hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendan joango da tolosarra, Rafaela Romeroren atzetik.

PSE-EEk dagoeneko onartu ditu azaroaren 29ko Espainiako hauteskunde orokorretarako bere zerrendak. Jose Ignacio Asensio (Tolosa, 1966) idazkari nagusia Gipuzkoako zerrendan bigarren postuan joango da –Rafaela Romero da zerrendaburu–. Eserlekua lortuz gero, diputatu nagusiorde eta Ingurumeneko arduradun kargua ere utzi beharko luke aurreikusita zegoena baino hilabete batzuk lehenago; izan ere, iragarrita zeukan ez zela 2027ko foru hauteskundeei begira aurkeztuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!