Lasa eta Zabalaren desagerpenaren urteurrena

Tolosaldeko Ataria

Ekitaldiaren artxiboko irudia.

Ostiralean egingo dute ekitaldia, eta bertan egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dituzte.

43 urte bete dira GALek Lasa eta Zabala tolosarrak Baionan bahitu zituenetik. Donostiako La Cumbre jauregira eraman zituzten, eta han galdekatu eta torturatu. 1983ko urriaren 15ean bi gazteak Baionan egon ziren, eta 00:30 aldera, jada hilaren 16an, Tonneliers kalean bakarrik ikusi zituztenean kotxerantz joaten, eraso egin zieten, immobilizatzea lortu eta euren autoetan sartu; eta, haiek ezkutatuta, muga pasatu eta Donostiako La Cumbre jauregira eraman zituzten. Jauregi hura urte batzuk lehenago geratu zen Espainiako Barne Ministerioaren esku, eta Lasa eta Zabala galdekatzeko eta torturatzeko gune bilakatu zuten, Busotera (Herrialde Katalanak) eraman eta hil aurretik. Haiek izan ziren GALen lehen biktimak.

43. urteurren honetan ere, herritarrek gogoan izango dituzte Olarrainen. Ekitaldia 18:30ean izango da, eta egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dituzte.

Hain justu, La Cumbre izan da hizketagai azken egunetan. Jon Insausti Donostiako alkateak esan du proposamen bat egingo duela La Cumbre «motibazio politikoko indarkeriari buruzko artxibo, ikerketa eta dibulgazio zentro» bihurtzeko, eta EH Bilduk salatu du jauregiaren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik». 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!