Berazubiko festetako bigarren asteburuan bete-betean murgilduta daude auzotarrak. Goizean, esaterako, askotariko jarduerak izan dituzte. Batetik, xakean animatu dira zale asko. Bestetik, zortzigarren urtez Europako Txapel Jaurtiketa egin dute, eta beste behin harrera ona izan du. Auzotar asko animatu dira txapela urrutien botatzeko erronkan. Azkenean, Alaitz eta Ruben izan dira garaileak.
Arratsaldeko beste hitzordu garrantzitsua danborrada izango da. 18:30ean hasiko da, eta Laskotxarangarekin batera egingo du ibilbidea auzoko kaleetan zehar. Ondoren, Princesa orkestrak girotuko du auzoa, eta afariaren ostean ere talde beraren musikaz gozatzeko parada izango da.
Astelehenean amaituko dira festak, eta ordura arte hamaika ekitaldi izango dira. Hemen egitaraua:
- URRIAK 11
- 09:15. Diana auzoko kaleetan Tolosako Udal Txistulari bandaren eskutik. 12:00. Udaberri dantza taldearen emanaldia. 14:30. Bazkaria Euskal Parrillaren eskutik. 16:00. Mus txapelketa plazan. 16:30. Entzierro txikia auzoko kaleetan. 17:00. Zezentxoak zezen plazan Peña Frascueloren laguntzarekin 8-16 urteko gazteentzat. 19:00. Txokolatada plazan.19:00. Bruno eta Lorenarekin runba– arratsaldea. 21:30. Afaria Berazubi kalean.23:00. Su artifizialak Berazubi pirotekniaren eskutik. Ondoren. Alaiki taldearen lehen emanaldia.
- URRIAK 12
- 11:00. Emakumezko eta gizonezkoen toka plazan. 14:30. Paella txapelketa plazan. 14:30. Bazkaria. 17:30. DJ Xaibor plazan, umeentzako disko-festa. 18:30. Patata tortilla erraldoia plazan.19:30. Numen dantza akademiaren emanaldia. Ondoren. Arratoiaren erretzea eta festa amaierako txupinazoa.