Ezker Iraultzaileak Euskal Herria Sozialista aldizkariaren ale berria aurkeztuko du Tolosan. Asteartean egingo dute, 19:00etan, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian.
Ale berrian, ultraeskuinari aurre egiteko fronte bateratu antifaxistaren beharraz, Ceutako gertakariez, eta etxebizitza duin, publiko eta unibertsalaren aldeko mugimenduaz idatzi dute. Herritarrak ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte.