Jose Ignacio Asensio (Tolosa, 1966), Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatua, ez da berriro izango PSE-EEren hautagaia Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko. Sare sozialetan zabaldu duen bideo baten bidez jakinarazi du erabakia, eta esan du, nahiz eta erabaki pertsonala izan, Gipuzkoako PSE-EEren egiturarena ere badela. Azken urteetan Gipuzkoako Foru Aldundian aritu da Asensio; Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua izan zen 2015etik 2023ra bitartean, eta baita Jasangarritasun departamentuaren buru eta lehen diputatu nagusiorde ere. Tolosarrak Azahara Dominguezi (Irun, 1990) eman dio lekukoa. Dominguez 2019tik 2023ra Berrobiko Udaleko zinegotzia izan zen.