Ernaik elkarretaratzea egingo du gaur, etxebizitza eskubidearen alde

Tolosaldeko Ataria

Tolosaldeko Ernai gazte antolakundeak elkarretaratzeak egingo ditu gaur Hego Euskal Herriko eskualde guztietan. Tolosalderako Tolosan egin dute hitzordua; Trianguloa plazan elkartuko dira 19:00etan.

Etxebizitza auziak berehalako konponbidea behar duela esan du Ernai antolakundeak. Hori aldarrikatzeko, elkarretaratzeak egingo ditu gaur Hego Euskal Herriko eskualdeetan, 26 herritan egin du hitzordua. Tolosaldeari dagokionez Tolosan elkartuko dira 19:00etan Trianguloa plazan.

Elkarretaratzeak etxebizitza duinaren aldeko borrokan ekarpena egiteko ez ezik, ultra eskuinaren aurka egiteko baliatu du Ernaik. «Gaizki ariko ginateke bi auzi hauek, etxebizitzarena eta ultra eskuinarena, bi auzi ezberdin gisa irakurriko bagenitu. Biak ala biak, bizi dugun garaiaren eta kapitalismoaren ezintasunen ondorio dira». Orain arteko ereduarekin moztea eta sakoneko aldaketa bat martxan jartzea beharrezkoa dela esan du, eta aldaketa hori eman ez dadin, arazoaren fokua desbideratzeko eta herritarrak otzan mantentzeko ultraeskuina indartzen ari direla salatu du. «Ultra eskuina kapitalismoak berak sortutako arazoei ematen dion erantzun autoritarioa da».

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!