Iurramendi kaleko bidegorri berria eta galtzada asfaltatuko dituzte, eta, horren ondorioz, zirkulazioan etenak egingo dituzte gaur, bihar eta etzi.
Gaur 08:00etatik 18:00etara moztuko dute ibilgailuen joan-etorria Iurramendi kalean bertan eta hara bideratzen duen Iruña etorbidean, Iurramenditik hasi eta Usabal kiroldegiko zubiraino, eta zahar egoitzaraino zabaltzen den eremuan. 14-21, 22B eta 22C garajeen sarbideari eragingo diete lanek, eta, beraz, autoa erabili behar dutenek 08:00ak baino lehen atera beharko dute ibilgailua. Zenbait zerbitzuri eragingo die lanek, hala nola Iurreamendi zahar-egoitzako eta Laskorain ikastolako irisgarritasunari. Bestalde, Hiribusaren zerbitzuan ere aldaketak izango dira, eta ez da Iurreamendi zahar-egoitzara igoko.
Bihar ere 08:00etatik 18:00etara egongo dira trafiko mozketak. Lanek Iurramendi kalean jarraituko dute, eta pasealekuko 22B eta 22C garajeetarako sarbidea itxita egongo da 08:00etatik 18:00etara. Hala ere, normaltasunez erabili ahal izango da Iruña etorbidea zahar-egoitzako edo Laskorain ikastolako joan-etorrietarako, baita Hiribusak ere.
Asteazkenean, hilak 7, lanekin jarraituko dute ordutegi berean, 08:00eattik 18:00etara, baina ez dute erabateko trafiko mozketarik egingo.