Goizean, Berazubin izan dira eskualdeko hainbat artisau. Izan ere, Berazubiko jaien harira, azoka egin dute Martin Jose Iraola kalean. Denetariko produktuak erosteko aukera izan da bertan; bitxiak, kandelak, arropa edota kosmetika naturalak, besteak beste. Berazubi auzo elkarteko kideek ere postua jarri dute, eta pintxoak saltzen aritu dira goiz guztian zehar.
Urriaren 8an jarraituko du egitarauak, eta egun horretarako etxeko kroketa lehiaketa izango dute. Plazan egingo dute, 19:00etan hasita.