Titirijai jaialdian boluntario aritzeko aukera

Tolosaldeko Ataria

Tolosako txotxongiloen Titirijai jaialdia azaroaren 21etik 29ra izango da.

Titirijai jaialdiaren 44. edizioan boluntario aritzeko aukera zabaldu du Topic-ek. Jaialdia azaroaren 21etik 29ra izango da, eta boluntario aritzen direnek jaialdia barrutik ezagutzeko aukera izango dute. Esan dute ez dela aurretiazko esperientziarik behar. Interesa dutenek 943 65 04 14 telefono zenbakira deitu behar dute, edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!