Igandean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bosgarren saioa izango da Tolosan

Tolosaldeko Ataria

Saioa 17:00etan hasiko da, Tolosako Usabal kiroldegian. Sarrerak oraindik eskura daude 'Bertsosarrerak.eus' atarian, eta saioaren egunean ere salgai izango dira leihatilan.

Igandean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bosgarren saioa izango da Tolosako Usabal kiroldegian. Saioaren gidari lanetan Imanol Artola Arretxe Felix ariko da, eta bertan izango dira Aitor Servier Etxexuri, Amaia Iturriotz Etxaniz, Eli Pagola Apezetxea, Julio Soto Ezkurdia eta Oihana Bartra Arenas eta Unai Mendiburu Valor bertsolariak.

Saioa 17:00etan hasiko da; ateak, berriz, 16:00etan irekiko dira. Asteburuko sarrerak oraindik eskura daude Bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, saioaren egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!