Juantxo Zeberio eta Maddi Oihenarten emanaldia Topic-en

Tolosaldeko Ataria

'Lur' diskoa aurkeztuko dute urriaren 9an, ostirala, Topic-en. Zeberio eta Oihenartekin batera ariko dira Miren Zeberio biolin-jotzailea eta Angel Unzu gitarra-jotzailea.

Juantxo Zeberiok eta Maddi Oihenartek hiru lan egin dituzte elkarrekin, eta horietatik azkena Lur da. Beste biak Ilhargi-min (2003) eta Baldi (2010) dira. Zuzenean aurkezten ari dira orain, eta Tolosan izango dira urriaren 9an, ostiralean, Topic-en 20:00etan. Sarrerak salgai daude jada. Oholtzan Angel Unzu gitarra-jotzailea eta Miren Zeberio biolin-jotzailea ere ariko dira.

Lur diskoko 11 abestiak taularatuko dituzte. Laneko hitzak Itxaro Borda eta Leire Bilbao idazleenak dira, baita Oihenartek berak eta Zeberiok idatzitakoak ere. Zuberoako kantu herrikoiak bildu dituzte, baita Mikel Laboaren Lili bat kantuaren bertsio berezi bat ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!