Tolosako San Esteban auzoan prest dute Kultur Astea. Aurtengoa hogeita hemezortzigarrena da, eta ohi bezala Herri Krosa eta kultur ekitaldi ugari barnebiltzen ditu.
XXXVIII. Kultur Astea
Urriak 10, larunbata
- 09:30. Mendi ibilaldia, eta ondoren paella jatea.
Urriak 12, astelehena
- 11:00. XXXVIII. Herri Krosa, eta ondoren XI. Txiki Krosa.
Urriak 16, ostirala
- 19:00. XXIII. Patata Tortilla Lehiaketa; txupina eta Estebania erraldoiari ongietorria auzoko txarangarekin. Lehiaketak irauten duen bitartean auzoan egin daitezkeen zenbait hiri esku-hartzetarako maketen aurkezpena egingo dute.
- 22:00. Bakarrizketak: Mirari Martiarena eta Ander Malbadi.
- 23:00-01:00. Txamakos taldearen kontzertua.
- 01:00-04:00. DJ Tsuni.
Urriak 17, larunbata
- 10:00-19:00. 3x3 Bolei Txapelketa Mistoa Ferialekuan, Toloboleik antolatuta.
- 11:00. Gure Zirkuaren karpa txikian haurrentzat zirku tailerra Lur Aranburu kontortsionistarekin. Aurrez eman behar da izena.
- 13:00. Tolosako Udal Bandaren kontzertua auzoko Zuberoa Auzoko plazan (euria eginez gero buruhandien lokalean).
- 17:00. Haur jolasak.
- 18:00. Buruhandi eta erraldoien konpartsa, eta entzierroa zezen txikiekin.
- 18:30. Txokolate jatea.
- 19:00. Bolei Txapelketako sari banaketa.
- 19:30-00:30. Tardeoa, Txanpa Mix 2.0-rekin. Food Truck-a egongo da.
- 01:00-04:00. DJ Txusti.
Urriak 18, igandea
- 09:15. Diana herriko txistulariekin.
- 10:00. Trikitilariak auzoko baserrietan.
- 11:00. 7 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako gozogintza tailerra Arzak jatetxeko Lander Cornagorekin. Aurrez eman behar da izena.
- 12:00. Kalejira auzoko txarangak alaituta.
- 14:00. Auzoko bazkaria, eta ondoren, bingo musikatua. Atsedenean Toka Txapelketa.