Punteria neurtu dute Aldaban

Leyre Carrasco

Aldaba auzoko jaiak ari dira ospatzen, eta eguerdian, txapel jaurtiketan aritu dira hainbat auzotar.

Aurten, toka txapelarengatik aldatu dute Aldaba auzoan, eta hala aritu dira eguerdian punteria neurtzen. Txapela hezurrezko egitura batean zintzilikatu behar zen. Jokoaren helburua erraza ematen zuen arren, zailtasunak izan dituzte hainbat parte hartzaile. Hala ere, giro ederrean igaro dute eguerdia bertan. Lanak amaituta, bazkaria egin dute pilotalekuan, Ostolaza eta Narbaizak alaituta.

Asteartean jarraituko du festak Aldaban. Meza nagusia egingo dute 12:00etan, eta ondoren, auzoko jubilatuen hamaiketakoa eta karta jolasak izango dituzte.

Erlazionatuak

Txapel jaurtiketa egin dute Aldaban

Leyre Carrasco ira 27, 16:36 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!