Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazioa egingo du urriaren 3an, Bilbon. Mobilizazioa 17:30ean aterako da Bilbon Jesusen Bihotza plazatik. Genozidioa salatu eta palestinar erresistentziari babesa adierazteko egin dute deialdia, eta Tolosaldetik autobusa antolatu dute. Urriaren 3an 15:45ean aterako da autobusa Tolosako Usabalgo aparkalekutik. Langileek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta langabeek 10 euro. Tolosako Raku edo 3 tabernan eman daiteke izena, edo Ibarrako Atari tabernan. 619 971 903 telefonoan ere eman daiteke izena.