Eskiatzaile eta mendi korrikalari tolosarrak 3 ordu, 27 minutu eta 44 segundo behar izan ditu 30,3 kilometroko luzera eta 2.164 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea osatzeko. 284 korrikalarik parte hartu dute, eta Jan Ballbe eta Andreu Cufi sailkatu dira lehen bi postuetan, hurrenez hurren.
