Herriko eragileak dira Zerkausiko Banderaren protagonistak. Garai batean egiten zen estropada, eta iaz berreskuratu zuten. Aurtengoa, beraz, bigarren edizioa izan da. Aurten bi egunetara luzatu dute; atzo erlojupekoa jokatu zuten, eta gaur izan da estropada nagusia. Guztira, 17 eragilek hartu dute parte, iaz baino sei gehiagok.
Atzoko denboren arabera osatu dituzte bikoteak gaur, eta probak hiru luze eta bi ziaboga izan ditu. Giro ederrean egin dute estropada, eta ikusle ugari bildu da Oria inguruan. Finala Iurre elkartearen eta Udaberri dantza taldearen artekoa izan da, eta Iurre gailendu da azkenean, baina oso gertu izan du San Esteban elkartea.