Hitzaldi eta film bana, Alhzeimerraren Egunaren harira

Ataria Ataria

Buru Bihotzez elkarteak antolatuta, bakardadeari buruzko hitzaldia izango da asteazkenean, eta ostegunean alzheimerrak ingurukoei nola eragiten duen erakusten duen filma.

Astelehenean, hilaren 21ean, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, Tolosako Buru Bihotzez elkarteak bi ekitaldia antolatu ditu.

Batetik, asteazkenean, hilaren 23an, Nahi gabeko bakardadea: zahartzaroaren erronka hitzaldia izango da. Javier Yanguas Lezaun psikologian doktoreak emango du. Tolosako kultur etxean izango da, eta 18:00etan hasiko da.

Bestetik, zine klubaren barruan, Yo no moriré de amor filma emango dute ostegunean, Leidorren 20:30ean. Filmaren protagonista 18 urte dituen Claudia da. Amak duen alzheimer gaitzak etxeko giroa hankaz gora jarriko du. Ama zaindu beharra eta bere adineko edozein neska bizitzeko nahiaren artean, Claudiak, egoera berrira moldatzeko bidea aurkituko du, senideen arteko loturak aldatuko dituena. Filmean ikusarazten da gaixotasun batzurk ez dietela soilik gaixoei eragiten, baita ingurukoei ere, eguneroko bizimodua berrantolatzeraino.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!