Eskualdeko artisauak protagonista Zumardiaundiko plazan

Zumardiaundian hamalau postu inguruk osatu dute eskualdeko ekoizleen eta artisauen azoka. Goizean ez ezik, arratsaldean eta iluntzean ere izango dira jarduerak Kultura Plazara jaialdiaren barruan.

Atzo hasi eta gaur amaituko dira ekitaldiak Kultura Plazara jaialdiaren hitzordu nagusian. Gaur goizean eskualdeko artisauek eta ekoizleek postuak jarri dituzte, eta bertaratu diren herritarrek haien produktuak ezagutzeko aukera izan dute azokan.

Hamalau bat postu bildu dituzte, guztira, gaur goizetik eguerdira, eta askotariko produktuak jarri dituzte eskuragarri, horien artean, belarritakoak, bitxiak, arropa, jakiak, jostailuak, poltsak eta koadernoak. Arratsaldera begira ere hainbat hitzordu izango dira Zumardiaundian, hain zuzen, 18:00etan hasiko da J. M. Brutal, La Pez konpainiaren kale antzerki ikuskizuna; eta antzerkiari segida zuzeneko musikak emango dio, kontzertu bana emango baitute Bengo eta Gēre musikariek, hurrenez hurren, 20:00etan eta 22:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!