2026/10/23 18:00 - 20:00

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiak
Tolosako udal aretoa eta Santa Maria eliza, Tolosa

Mahai ingurua, hitzaldia eta kontzertua.

SOS organoak. Zergatik eta zertarako zaharberritu behar ditugun.

18:00 / 20:00. Oraingo honetan Musikenek eta Arakil Fundazioak Euskal Herrian daukagun organo-ondarearen balio handia ezagutarazi nahi dugu. Euskal Herrian ditugun organoei, horien ezaugarriei eta balioari errepasoa egingo zaie, Aitor Olearen eskutik. Gure organoak eta instrumentu hauetarako idatzitako euskal konposito-reen errepertorioa zabaltzen nola lagundu daitekeen hausnartuko da, Ana Belen Garcia, Anton Mendizabal, Jon Bagues eta Esteban Landart gonbidatuekin egingo den mahai-inguru baten bidez. Azkenik, Esteban Landartek eta Musikeneko organo ikasleek Santa Maria elizako Stolz Frères organuarekin kontzertua eskainiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!