Ostiralean hasiko da Jabetze Eskolan izena emateko epea

Hasi berri den ikasturteko Jabetze Eskolarako plangintzak 23 jarduera ditu. Irailak 25 da izena emateko azken eguna.

Ostiraletik, hilak 11, irailaren 25era bitarte eman ahal izango da izena 2026-2027 ikasturteko Jabetze Eskolan (bi egunak barne). Jabetze Eskolan, guztira, 23 jarduera antolatu dituzte; horietatik 9 urte osokoak dira, eta gainerako 14ak, udazken-negukoak.

Izena Tolosako Udalaren webgunean eman daiteke, eta laguntza behar izanez gero, Andragoran edo Berdintasun Sailean eskatu daiteke. Izena emateko epea amaitutakoan, irailaren 30etik urriaren 9ra bitartean egin beharko da ordainketa. Ordurako ez bada ordainketa egin, baja emango dute eta itxaron-zerrendako lehenengoari emango diote leku hori. Matrikula Andragoran (Tolosaldeko Emakumeen Etxean) ordaindu beharko da, kreditu-txartelaren bidez. Urte osoko ikastaroetan leku libreak geratzen badira, izen-ematea berriro irekiko dute udaberriko Jabetze Eskolan.

Urte osoko ikastaroak

  • Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldean
  • Grupo de literatura de mujeres del mundo
  • Batukada feminista
  • TxaranGORA!
  • Xilografia tailerra
  • Ahalduntze-margolanak
  • Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik
  • Yoga zure osasunerako
  • Zaintza arloan euskarazko komunikazio-gaitasunak lantzeko ikastaroa

Udazken-neguko ikastaro/hitzaldi berriak

  • Egin Klik Ahalduntzeari. 3 tailer ezberdin
  • Presentación del libro: Las hermafroditas del siglo XXI
  • Osasun hormonala eta sendabelarrak, ziklikoak gara
  • Menopausia, ziklikoak gara
  • Gorputz-hitzak: mugimendu eta idazketa kreatiborako tailerra
  • Zer dio ispiluak? Janaria, sare sozialak eta gure gorputza (neska gazteak)
  • La gran mentira corporal
  • Belaunaldi berriak matxistagoak al dira?
  • Memoria ilekordatzen
  • Andragora Dantzan!
  • Islamofobiari buruzko elkarrizketak
  • ¡Azúcar! Salsa decolonial
  • Raíces en movimiento
  • Curso de iniciación a la costura

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!