Azokatik mahaira: sukaldean behin tailerrak proposamen zehatza egingo die herritarrei: egun bakarrean, bi ordutan, aste osorako janaria prestatzea. Parte hartzen dutenek sukaldean denbora optimizatzen ikasiko dute, aldi berean dieta orekatu eta osasungarria bermatuz. Horretarako, bertako eta garaiko produktuak erabiliko dituzte, tokiko ekoizleen lana balioan jarriz eta kontsumo arduratsua sustatuz. Tailerra larunbatean, hilak 12, izango da Zerkausian, 11:00etan hasita.
Saioa Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak gidatuko dute, sukaldaritzaren eta elikaduraren ikuspegi osagarriak uztartuz. Haien eskutik, parte-hartzaileek aholku praktikoak eta egunerokoan aplikatzeko moduko errezetak jasoko dituzte.
Ekimena Landaolak (Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak) antolatu du, Gipuzkoako Azoken Sarearen parte den Tolosako Udalarekin elkarlanean, landa-garapena eta tokiko ekonomia sustatzeko helburuarekin. «Tailerrak aukera paregabea eskaintzen du elikadura-ohiturak hobetzeko, denbora aurrezteko eta, aldi berean, inguruko produktuen balioa ezagutzeko», esan dute.
Nekazal azoka indarberritzea tokian tokiko azoka guztien helburua da, eta, egitasmo honen bidez, indarberritze horretan eragitea lortu nahi dute. Hala, saioan, zuzenean ikasi ahalko da garaian garaiko produktuak kontuan hartuta etxean modu azkarrean eta erosoan errezetak egiten, ohiko plateretatik pixka bat urrundu eta egunerokotasunean kontsumitu daitezkeen bertako elikagaiak modu erakarga