Larrañeta harriak 124 kilo ditu, eta duela bi urte txapeldun izan zen Mikel Lopetegi Urrak jantzi du berriro txapela. Duela bi urte bost minutuko txandan 20 jasoaldi egitea lortu zuen eta iaz 18 jasoaldi; aurten 19 jasoaldirekin lortu du txapela.
Emakumezkoak 72 kiloko harri baldarrarekin egin behar izan dituzte lanak. Iaz egin zuten lehen aldiz txapelketa harri honekin, eta Ainitze Zumetak irabazi zuen harriari 22 altxaldi emanda. Aurten Maddi Gesalagak eraman du txapela, bost minutuko txandan harriari 18 jasoaldi emanda.
Gauzak honela, Urra eta Gesalaga izan dira aurtengo irabazleak Bedaion. Honela geratu dira gainontzeko sailkapenak:
Gizonezkoak
- Mikel Lopetegi Urra, 19 jasoaldi
- Xabier Aranburu Guzta, 13 jasoaldi
- Aimar Galarraga, 13 jasoaldi
- Gari Garmendia, 11 jasoaldi
- Aimar Ardanza, 9 jasoaldi
Emakumezkoak
- Maddi Gesalaga, 18 jasoaldi.
- Malen Morandeira, 15 jasoaldi
- Maddi Salterain Urra, 12 jasoaldi