Alliri kalearen noranzkoa aldatuko du Tolosako Udalak, Udaltzaingoak sustatutako ekimenaren barruan eta inguruko herritarren eskaerei erantzunez. Neurriaren helburua da erabiltzaileentzat irtenbide lagungarri bat eskaintzea eta inguruko trafikoa hobeto kudeatzea.
Alliri kaleko margoketa-lanak eta seinaleztapenaren aldaketa bihar, asteazkenean, hasiko dira, 09:00etan. Lanak amaitu bezain laster, kaleak noranzko berria izango du indarrean. Horrela, aurrerantzean, bizilagunek eta gainerako erabiltzaileek Alliri kaletik San Frantzisko kalerantz irteteko bide berria izango dute erabilgarri.