Bedaioko jaien barruan, harri-jasotze lehiaketa egingo dute irailaren 6an, herriko frontoian, 18:00etatik aurrera. Bi harri baldar erabiliko dituzte: Larrañeta harria eta Bedaio harria.
Larrañeta harri natural eta baldarra da, 124 kilokoa, helduleku zehatzik gabekoa, eta jaso ahal izateko teknika handia eskatzen du. Aurretik bi edizio izan ditu txapelketak: 2024an, Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak irabazi zuen, bost minutuko txandan 20 altxaldi eginda; iaz, berriz, Paulo Azpiazu azpeitiarrak irabazi zuen, harriari beste 20 altxaldi emanda.
Aurten, Larrañeta harriarekin, Mikel Lopetegi Urra, Xuban Zumeta, Gorka Etxeberria, Gari Garmendia, Aratz Zubeldia Munantxo eta Aimar Galarraga ariko dira.
Bedaio harria, berriz, 72 kiloko harria da. Iaz egin zuten lehen aldiz txapelketa harri honekin, eta Ainitze Zumetak irabazi zuen. 22 altxaldi eman zizkion Bedaio harriari. Aurten, Lierni Osa, Malen Morandeira, Maddi Gesalaga eta Maddi Salterain Urra ariko dira txapelketan.