iragarki ofiziala

Tolosako Udala: iragarkia

Tolosako Udalak San Blas auzoko urbanizazio-baldintzak hobetzeko onartutako proiektuan, desjabetu beharrekotzat jotzen diren identifikatutako ondasun eta eskubideak, eta zerrenda hori argitaratzea zein jendaurreko informazioaren izapidetzea.

Tolosako Osoko Bilkurak, bi mila eta hogeita seiko uztailaren hogeita hamarrean, besteak beste, erabaki hau hartu du:

LEHENENGOA.- PARTZIALKI ONARTZEA 2026ko maiatzaren 5ean, 6704 erregistro zenbakia E.C.Z.k, D.C.E. ordezkatuz, aurkeztutako alegazioa; kontuan hartuta akordio honen “kontuan harturik” apartatuaren hirugarren puntuan aipatutako ingeniari teknikoak egindako txostena. 

BIGARRENA.- Tolosako San Blas auzoko urbanizazio-baldintzak hobetzeko onartutako urbanizazio-proiektua (2025eko abuztuaren 7ko 2044 zenbakidun Alkate Dekretuz onartua) gauzatzeko dagokion NAHITAEZKO DESJABETZE ESPEDIENTEA HASTEA eta xedatzea nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako HONAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK OKUPATU BEHAR DIRELA:

Lurzati zk.: 01 TIT  
Jabea: Dorotea Cincunegui Elustondo
Helbidea: Sasoeta baserria San Blas auzoa, 2. 20400 Tolosa
Desjabetzapena: 194,06 m² 
Mugak: iparraldean finkaren gainerakoa; hegoaldean bide publikoa; ekialdean bidea; eta mendebaldean bide publikoa. 
Katastroko izaera: Landalurra /  poligonoa 03-lurzatia 050


Lurzati zk.: 01 TIT  
Jabea: Herederis de Juan Ignacio Mendizabal Amantegi
Helbidea: Sasoeta baserria San Blas auzoa, 2. 20400 Tolosa
Desjabetzapena: 194,06 m² 
Mugak: iparraldan finkaren gainerakoa, hegoaldean bide publikoa, ekialdean  bidea, mendebaldean bide publikoa
Katastroko izaera: Landalurra / poligonoa 03-luzartia 050

 

Lurzati zk.: 04 TIT  
Jabea: Nestor Martin Insausti
Helbidea: Muxika Txiki. San Blas auzoa, 5. 20400 Tolosa
Desjabetzapena: 26,07 m² 
Mugak: iparraldean finkaren gainerakoa, hegoaldean bide publikoa, ekialdean bide publikoa, mendebaldean finkaren gainerakoa.
Katastroko izaera: Landalurra /poligonoa 03-lurzatia 138


Lurzati zk.: 09 TIT  
Jabea: Dorotea Cincunegui Elustondo
 Helbidea: Sasoeta baserria San Blas auzoa, 2. 20400 Tolosa
 Aldi baterako okupazioa: 17,92 m² 
 Mugak: iparraldean bide publikoa, hegoaldean finkaren gainerakoa, ekialdean bide publikoa, mendebaldean finkaren gainerakoa
Katastroko izaera: Hirilurra / Erref.: 7575069


Lurzati zk.: 09 TIT  
Jabea: Herederos de Juan Ignacio Mendizabal Amantegi
Helbidea: Sasoeta baserria San Blas auzoa, 2. 20400 Tolosa
Aldi baterako okupazioa: 17,92 m² 
Mugak: iparraldean bide publikoa, hegoaldean finkaren gainerakoa, ekialdean bide publikoa, mendebaldean finkaren gainerakoa.
Katastroko izaera: Hirilurra / Erref.:7575069


HIRUGARRENA. Dagokion ondorioetarako, espediente honetan interesduntzat hartzea adierazitako eragindako ondasun eta eskubideen jabeak.

LAUGARRENA.- Ondasunen zein eskubideen zerrenda eta jabeen izenak argitaratzea, eta jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, iragarkiak jarriz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Tolosaldeko Ataria egunkarian, udal honen egoitza elektronikoan (https://www.tolosa.eus), eta udaletxeko iragarki-taulan eta interesdunei banan-banan jakinarazita, desjabetzeak eragindako eskubideen titularrek aukera izan dezaten zerrenda horretan egindako akatsak zuzentzeko edo haiek okupatzearen aurka egiteko, arrazoiak emanez.

BOSGARRENA.- Xedatzea, okupazio-beharra sinatu ondoren, interesdunekin balio justua zehazten has dadila


Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, izapide-egintza bat denez, ezin baita haren aurka errekurtsorik jarri, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluan xedatutakoa.

Tolosan, 2026ko abuztuaren hamaikan ---Cristina Pelaez Errazquin, zinegotzi delegatua

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!