Nokono kantautorearen kontzertua 3 Tabernaren aurreko plazan

Gaur 19:00etan izango da emanaldia. Gitarra eta ahotsa dira Nokono musikariaren lanabes bakarrak. 2019 urtean ekin zion jende aurrean jotzeari, eta bidean dagoeneko kontzertu dezente egina ditu taberna, gaztetxe, kale kantoi eta leku txikietan.

Ohikoan soinu ekipo gabe jotzen du, modu desentxufatuan anpli txiki bat lagun. 2023an ‘Soroko lore eder lirainena’ diskoan batu zituen lehen kantuak, eta 2024 plazaratu du bigarren lana den ‘Pozarren’. Zuzenean bi diskoetako kantuak jotzen ditu, zenbait bertsiorekin batera. Kontzertua, esan bezala, gaur 19:00etan izango da, Tolosako 3 Tabernaren aurreko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!