Bizikidetza eta komunitatearekiko konpromisoa izan ditu ardatz Tolosako auzolandegiak

Iturria: Tolosako Udala

Tolosako 15 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako gazte auzolandegia egin dute ekainaren 28tik uztailaren 5era Gorlizen (Bizkaia).

Udalak esan du aisialdia, hezkuntza eta komunitatearekiko konpromisoa uztartzen dituela egonaldiak. Batetik, parte-hartzaileek auzolanetan parte hartu dute, herriko adinekoekin jarduerak eta topaketak partekatuz; bestetik, natura-ingurunean hainbat jarduera egin dituzte, hala nola surfa, kayaka eta mendi-irteerak. Adinekoekin egindako auzolana nabarmendu du udalak, belaunaldien arteko harremanak sustatzeko eta komunitatearekiko lotura sendotzeko balio izan baitu. «Ekimenak berriro ere erakutsi du mota honetako programek balio handia dutela gazteen hazkunde pertsonala, autonomia, bizikidetza eta komunitatearekiko konpromisoa sustatzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!