Tolosa CF 58. Pala Txapelketa bere azken fasean dago

Tolosako Berazubi estadioko pilotalekuan jokatzen ari den Tolosa CF 58. Pala Txapelketa bere azken fasera iristen ari da.

Gizonezkoetan lehen mailan sei bikotek jokatu dute ligaxka, eta orain finalerdien txanda izango da. Arregi's bikoak Etxeberria-Urruzmendi bikoaren aurka jokatuko du, eta Eskudero-Loidi bikoak Luixa's bikoaren aurka. Datorren astean jokatuko dituzte finalerdiak.

Gizonezkoen bigarren mailan 23 bikote izan dira lehian, txapelketan zehar eta aste honetan final-laurdenetako fasean daude murgilduta. Hauek izango dira partidak: Loidi-Etxeberria bikoa Pagoaga-Amiano bikoaren aurka, Xalbador's bikoa Alberdi-Aranberriren aurka, Badiola-Viana bikoa Esoain-Lizaso bikoaren kontra, eta Gereñu-Belauntza bikoa Landa-Olazabal bikoaren aurka. Partida horietako irabazleek jokatuko dituzte datorren astean finalerdiak.

Emakumezkoetan lau bikote lehiatu dira, eta ligaxka jokatu ondoren, finalera zuzenean Karrera-Murua bikoa pasatu da. Bigarren eta hirugarren geratu diren Lopez-Aldasoro eta Luluaga-Balerdi bikoek finalerdia jokatuko dute datorren astelehenean, 18:00etatik aurrera.

Berazubiko pilotalekuan jende ugari elkartzen da azken fase honetan partidak ikusteko. Aurtengo finalak uztailaren 24an jokatuko dira, 18:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!