Bi zauritu Tolosan jokatutako Donosti Cup txapelketako partida batean

Ataria 2026ko uztailaren 12a

Usabal kiroldegiko futbol zelaian istiluak izan ziren atzo goizean, Murtziako (Espainia) Elitec eta AEBko Las Vegas 2 taldeetako zaleen artean; zaurituetako bat ospitalera eraman zuten.

10 eta 11 urteko haurren arteko partida zen, eta epaileak bi txartel gorri erakutsi ostean sortu zen iskanbila. Murtziako eta Las Vegasko taldeetako zaleen artean borroka hasi zen harmailetan, eta Ertzaintzak esku hartu behar izan zuen. Bi zauritu izan ziren, eta anbulantzia bat bertaratu zen istiluak izan ziren lekura. Zaurituetako bat bertan artatu zuten; bestea, berriz, ospitalera eraman zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!