Dagoeneko eman daiteke izena datorren ikasturteko kultur ikastaroetan

Ataria 2026ko uztailaren 9a

Irailaren 11n amaituko da izena emateko epea; online edo aurrez aurre egin daiteke, kultur etxean edo Udaten.

Apirileko osoko bilkuran onartu zuen Tolosako udalbatzak lur gainean aparkatzea arautzen zuen ordenantza berritua. Bada, joan den ostiralean sartu zen indarrean. Ordenantza eguneratzeko prozesuan, udalak herritarren parte-hartzea bultzatu zuen, aurretiazko kontsulta publikoaren eta jendaurrean egondako epean jasotako ekarpenen bidez. Alegazioak aztertu eta egokiak izan direnak txertatu zituzten, araudiaren azken bertsioa osatzeko.

Ordenantzaren helburua da herriko mugikortasunaren antolamendua eguneratzea eta herritarren behar berrietara egokitzea. Halaber, arau berriak bermatu nahi du aparkalekuen kudeaketa eraginkorragoa izatea, baliabide mugatu baten banaketa bidezkoagoa sustatuta eta hiri-kalitatea zein irisgarritasuna hobetuta.

Araudi berriak aparkaleku motak eta erabilerak zehazten ditu, sektoreka antolatuta, erabilera-denborak eta baldintzak egokituta. Helburua da aparkalekuen txandakatzea bermatzea, trafikoa arintzea eta kolektibo jakin batzuen beharrei arreta berezia jartzea, hala nola mugikortasun murriztua duten pertsonenei.

Hori horrela, errotazioa handitzeko neurriak jasotzen ditu arau berriak. Sektore urdinean, berdean eta marroian lehen 20 minutuetan doan aparkatu daiteke –tiketa jarri behar da–, mandatu eta egiteko azkarretarako. Bestalde, sektore marroian, bakarrik 90 minutuz aparkatu daiteke.

Egoiliar txartelak

TAO egoiliar txartelak dagokien gunean aparkatzeko baimena ematen die herritarrei, betiere sektorearen baldintzak errespetatuz. Erroldatuta dauden gunerako txartela eskuratzeko aukera dute herritarrek, baldin eta gune horretan garajerik ez badute. Gainera, etxebizitza bakoitzeko ibilgailu bat baino gehiagorako txartela eskuratu daiteke, baldin eta horietako bakoitza gidabaimen bati lotuta badago. Edonola ere, eskaera autoaren jabeak edo titularrak egin behar du. Herriko landa-auzoetan bizi direnek ere eskatu dezakete TAO txartela; kasu honetan, 4. gunerako.

Merkatariek txartel bereizgarria ere lortu dezakete, jarduera ekonomikoarekin lotutako ibilgailuentzat; mistoak izan behar dute eta txartel bakarra izango dute. Bestalde, gremioek tarifa berezia izango dute TAO tiketa lortzeko.

Kultur diziplinak
  • Antzerkia. Astelehenetan euskaraz eta astearteetan gaztelaniaz, 19:30etik 21:30era. Martxotik aurrera asteazkenetan ere bi taldeentzat.
  • Argazkigintza. Hastapena: 50 ordu, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:30era. Aurreratua (otsailetik aurrera): 70 ordu, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:30era.
  • Balleta. 4 urtetik aurrera, adin eta mailaren araberako ordutegiak; puntak, ostiraletan, 16:30etik aurrera.
  • Dantza garaikidea. Hastapena: ostiraletan, 19:30etik 21:00etara. Aurreratua: astelehen eta asteazkenetan, 20:15etik 21:45era.
  • Ehoziri lanak eta patchwork-a. Astelehenetan, 15:30etik 19:30era.
  • Pintura eta marrazketa. Astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 12:30era, 15:30etik 17:30era edo 18:00etatik 20:00etara. Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era, 15:30etik 17:30era edo 18:00etatik 20:00etara.
  • Eskulanak. 6 eta 10 urte artekoak, astelehen eta asteazkenetan, 17:30etik 18:30era edo 18:30etik 19:30era.
  • Zeramika. Lehen txanda, urritik otsailera; bigarrena, otsailetik ekainera. Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:30era. Astearte eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara. Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.

Kultur tailerren informazio gehiago fitxa honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!