Igarondo Urpekoak taldekoek hamar domina lortu dituzte Espainiako Txapelketan

Ataria 2026ko uztailaren 7a

Hegats igeriketako taldeko Irati Lakunzak hiru urrezko domina lortu ditu, eta Espainiako errekorra 200 metro eskafandran.

Hegats igeriketako Igarondo Urpekoak taldeak hamar domina lortu ditu Espainiako Txapelketan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) Monte Tosar igerilekuan izan zen jokoan, eta 21 taldetako 300 igerilarik parte hartu zuten.

Igarondo Urpekoak taldetik hamar igerilari joan ziren. Irati Lakunzak bere hiru probetan urrezko domina lortu zuen, eta gainera 200 metro eskafandran Espainiako errekorra egin zuen 1.27,96ko denborarekin. Munduko Txapelketa izugarria egin ondoren, sekulako emaitzak lortu ditu txapelketa honetan 100 metro eskafandra eta 800 metro ur gaineko probetan ere.

Haizea Izagirrek hiru domina lortu zituen, zilarrezko bi 200 metro eta 400 metro ur gainekoan eta brontzea 100 metro ur gainekoan. Unai Erasok brontzezko bi domina 200 metro eta 400 metro eskafandran. Maite Gibelaldek 50 metroko bi probatan bosgarren postua lortu zuen. Bestalde, emakumezkoen bi erreleboek asko borrokatutako brontzezko dominak lortu zituzten: 4x200 metro ur gainekoan Irati Lakunza, Haizea Izagirre, Sara Goenaga eta Nora Kamiok, eta 4x100 metrotan Lakunza, Izagirre, Kamio eta Maite Gibelaldek.

Horrez gain, Garazi Goenagak eta Mikel Estebanek abiadurako probetan parte hartu zuten, eta Grego Manzisidorrek eskafandran. Jon Espina entrenatzailea eta Ainhoa Tolosa ordezkariaren lana ere nabarmendu du taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!